Klasean hiru kontzeptu hauek orden batean jartzeko eskatu zigun irakasleak, ez zigun orden horren irizpiderik konkretuko esan, soilik guri iruditzen zitzaigun bezala ordenean jartzeko. Taldeka egin beharreko lana zen eta ez ginen adostasun batera iritsi. Oso erlazionaturik dauden hiru kontzeptu direla pentsatzen dut, eta argudioen eta arrazoiketaren arabera, orden bat edo bestea izan daitekeela egokiena. Nik adibidez, eztabaida hasi genuenean pentsaera bat neukan, eta bukatu genuenean, beste pertsona batzuen arrazoiketak entzun ondoren iritzia aldatu nuen.
Orain, blogerako lana, hauetariko bakoitza definitzea da eta horrela egitea erabaki dut:
- Hezkuntza: balioak, ohiturak, ezagutzak eta jokatzeko erak transmititzen dituen bi norabideetako prozesua da, gure sentimendu, jokamolde eta ekintza guztietan presente dagoena. “ Hezkuntza pentsatzen eta sentitzen dena da, horren eraikuntza". “ Hezkuntzak ematen digu tresna gauzei zentzua emateko".
- Gizarteratzea: gizakiak bere gizarteko elemento soziokulturalak jasotzen dituen prozesua da, bere izaeran barneratzen dituelarik gizartean adaptatzeko.
- Kultura: giza-talde baten mundua ulertzeko modua, horren arabera eraikitzen den errealitatea, belaunaldiz-belaunaldi transmititutakoa.
Definitzea zaila egin ez zaidan arren, garrantzitsuagoa zein den edo jaio eta lehenago zein ematen den esatea askoz ere zailagoa iruditzen zait, bata ez baita ezer bestea gabe, nolabaiteko nahasketa batean barneraturik daude...
No hay comentarios:
Publicar un comentario