Bolo-bolo dabil egun hauetan egunkari eta telebistan Espainiako Gobernuak egin nahi dituen murrizketak. Harrigarria iruditzen zait, iragarritako murrizketa horiek, hain zuzen Hezkuntza eta Osasun zerbitzuetakoak izatea. Etorkizun hobeago baten bidean ez al dira oinarrizko bi zerbitzu? Ez al dugu behar haurrek hezkuntza egoki bat jasotzea etorkizunari begira? Eta, noski, ez al da osasuna norberak duen oinarrizko beharra?
10. 000 milioi euroko murrizketekin nora iritsiko gara? Egia esan ez zait egokiena iruditzen krisi egoera batean zerbitzu hauetan horrelako murrizketak egitea, epe luzera krisia handiagotu baitezakete.
Langileak kanporatzeak, lanean jarraituko duten horien lana areagotuko du, lan-karga handiegia izateak osasun arazoak eta lana egoki ez egitea ekarriko du eta laneko akats horiek luzera garestiagoak gerta daitezke. Langile horien osasun-arazoek lanera joan ezin izatea ekarriko dute eta bere posturako beste pertsona bat kontratatu behar izatea. Noski, sendatzeko Osasun-zerbitzuen beharra izango du eta bertan ere langile gutxiegi badago... prozesua berriro errepikatuko da.
Bere isatsa jaten duen arrainaren moduko egoera baten aurrean gaudela iruditzen zait, eta, esan bezala, modu honetako murrizketa bortitzek krisia areagotu dezaketela.
Zein izango da martxa honetan gure etorkizuna?
No hay comentarios:
Publicar un comentario