viernes, 11 de mayo de 2012

Bukatu da, azkar joan da, arin. Oraindik gogoan dut ezagutu ginen eguna, oraindik uda zen eta zalantza asko genituen, gure bizitzako etapa berri bati hasiera eman behar baigenion. Konturatzerako ordea, udazkena pasa zen, negua ere bai eta berriro ere udaberrian gaude, uda atarian. Gure Haur Hezkuntzako lehen kurtsoari bezala, blog honi ere iritsi zaio bere amaiera. Hementxe geratuko dira azken hilabeteetan sentitutako, pentsatutako, ulertutako... egoerak.
Besterik gabe, amaiera polit bat emateko asko gustatzen zaidan abesti bat aukeratu dut: Negua joan da ta.
Ongi izan eta uda polita pasa!

sábado, 28 de abril de 2012

BI HAUR, BI BIZITZA

Eten gabe murrizketei buruz hitz egiten ari garen honetan eta gauzak gero eta egoera okerragoan aurkitzen diren honetan, gu baina askoz okerrago dagoen jendea ere badagoela pentsatzea beharrezkoa dela iruditzen zait. Bizi-maila altu batean bizitzera gauden guztiok, kexatu besterik ez gara egiten, eta, egoera nola dagoen ikusita normala den arren, beste batzuen aldean pribilegiatu batzuk izaten jarraitzen dugu. Egia da gure gizarte kontsumista honetan gauzak zail jartzen ari zaizkigula, murrizketak etengabekoak direla, langabezi tasak ere goruntz jarraitzen duela eta etorkizun iluna aurkezten zaigula. Guzti hori egia izan arren, munduan gizaki asko dago jatekorik ez duena, bizitzeko aterperik ez duena, edateko ura lortzeko kilometroak ibili behar izaten duena eta edozein gaixotasunengatik hiltzeko arrisku bizian dagoena. Zaila izan arren, ez dago gaizki batzuetan haiengan ere pentsatzea, horrenbeste kexatzen aritu ordez.
Bideo polit bat aurkitu dut Youtuben, bi neskatxa beltzarani buruzkoa. Antzeko bizitzak dituzten arren, bien arteko aldea hezkuntzak markatzen du. Herrialderik txiroenean ere hezkuntzak pobrezia gainditu dezake, eta, hemen? Krisi egoera hau aldatzeko giltza hezkuntzak ote du?

jueves, 12 de abril de 2012

MURRIZKETAK HEZKUNTZAN

Bolo-bolo dabil egun hauetan egunkari eta telebistan Espainiako Gobernuak egin nahi dituen murrizketak. Harrigarria iruditzen zait, iragarritako murrizketa horiek, hain zuzen Hezkuntza eta Osasun zerbitzuetakoak izatea. Etorkizun hobeago baten bidean ez al dira oinarrizko bi zerbitzu? Ez al dugu behar haurrek hezkuntza egoki bat jasotzea etorkizunari begira? Eta, noski, ez al da osasuna norberak duen oinarrizko beharra?
10. 000 milioi euroko murrizketekin nora iritsiko gara? Egia esan ez zait egokiena iruditzen krisi egoera batean zerbitzu hauetan horrelako murrizketak egitea, epe luzera krisia handiagotu baitezakete.
Langileak kanporatzeak, lanean jarraituko duten horien lana areagotuko du, lan-karga handiegia izateak osasun arazoak eta lana egoki ez egitea ekarriko du eta laneko akats horiek luzera garestiagoak gerta daitezke. Langile horien osasun-arazoek lanera joan ezin izatea ekarriko dute eta bere posturako beste pertsona bat kontratatu behar izatea. Noski, sendatzeko Osasun-zerbitzuen beharra izango du eta bertan ere langile gutxiegi badago... prozesua berriro errepikatuko da.
Bere isatsa jaten duen arrainaren moduko egoera baten aurrean gaudela iruditzen zait, eta, esan bezala, modu honetako murrizketa bortitzek krisia areagotu dezaketela.
Zein izango da martxa honetan gure etorkizuna?



martes, 21 de febrero de 2012

Sormena lantzen...

Horrenbeste aldiz aipatu dugun sormenari buruzko artikulotxo bat aurkitu nuen aldizkari batean... Kantabrian egindako proiektu bati buruz hitz egiten du, haurrengan sormena eta emozioak lantzeak duen garrantziari buruzkoa da, hainbat iritzi ere agertzen dira. Interesgarria iruditu zait.

lunes, 20 de febrero de 2012

Neutralitatea/objektibotasuna

Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?
Ez dut uste ez hezkuntzan eta ezta irakaskuntzan ere neutralak izan gaitezkeenik guztiz. Baina ez dut uste eguneroko bizitzan, familiarekin, lagunekin... ere neutralak izan gaitezkeenik ere. Neutro izate hori ezinezkoa iruditzen zait, edozein ekintza egiten ari garela ere, beste ekintza batzuk alde batera uzten ari baikara eta jada, momentu horretan neutro izateari uzten baitiogu. Klasean, hainbat kasu erreal ikusi eta eztabaidatu genituen, eta bertan ikusten zen, kasu guztietan guztiz neutrala izatea ezinezkoa dela. Irakasleak izango garen heinean, komeni dela pentsatzen dut ahalik eta neutroena izatea (erlijio bati buruz hitz egiterakoan, erlijio mota ezberdinei buruzko argibideak ematea; pentsamolde ezberdinak planteatzea...), hala ere, klasean eztabaida bat planteatzen den momentu horretantxe, neutralak izateari uzten diogu, beste eztabaida bat planteatzea baikenuen...
Gainera, neutralitate horrek, nolabaiteko pertsonalitate eza suposatuko lukeela pentsatzen dut, bakoitzak geure iritzia eraikia baitaukagu eta ezin baitugu denean neutroak izan... bestela ez genuke ez afiziorik, ez gustuko ekintzarik, ez iritzirik... izango.

Zein da neutralitate eta objektibitatearen arteko desberdintasuna?Aurreko galderarekin erlazioa du galdera honek. Neutralitatea, esan bezala, ezinezkoa iruditzen zaidan zerbait da, pertsonalitate ezarekin erlazionatzen dut. Aldiz, objektiboa izatea (haur ere bizitzako aspektu guztietan eta momentuoro lortzea ezinezkoa iruditzen zaidan arren), subjektiboa izatearen antonimoa da. Hau da, geure iritziaz gain, beste aukera asko daudela jabetzea eta gainontzeko ikuspegiak ere kontuan hartzea. Gai bati buruzko eztabaida bat planteatzen denean, adibidez, neutro izateari uzten zaio, gai konkretu hori aukeratu baita horretarako eta ez beste edozein. Objektibotasunari dagokionez, berriz, eztabaida horren barnean, ikuspegi guztiak kontuan hartzea eta gainontzeko jendeak esaten duenak, geure iritziaren baliotasun bera duela konturatzea da. Beti izango dugu subjektibotasun puntu bat, guztiok baitugu iritzi pertsonal bat beti, baina egoera horren barnean ahalik eta objektiboen izatea, hau da, gure pentsaeran ez zentratzea irakasle guztion erronka gisa ikusten dut. Beraz, badagoela aldea uste dut, neutrala izatearen eta objektibo izatearen artean.

Hezkuntza, gizarteratzea eta kultura

Klasean hiru kontzeptu hauek orden batean jartzeko eskatu zigun irakasleak, ez zigun orden horren irizpiderik konkretuko esan, soilik guri iruditzen zitzaigun bezala ordenean jartzeko. Taldeka egin beharreko lana zen eta ez ginen adostasun batera iritsi. Oso erlazionaturik dauden hiru kontzeptu direla pentsatzen dut, eta argudioen eta arrazoiketaren arabera, orden bat edo bestea izan daitekeela egokiena. Nik adibidez, eztabaida hasi genuenean pentsaera bat neukan, eta bukatu genuenean, beste pertsona batzuen arrazoiketak entzun ondoren iritzia aldatu nuen.
Orain, blogerako lana, hauetariko bakoitza definitzea da eta horrela egitea erabaki dut:
  • Hezkuntza: balioak, ohiturak, ezagutzak eta jokatzeko erak transmititzen dituen bi norabideetako prozesua da, gure sentimendu, jokamolde eta ekintza guztietan presente dagoena. “ Hezkuntza pentsatzen eta sentitzen dena da, horren eraikuntza". “ Hezkuntzak ematen digu tresna gauzei zentzua emateko".
  • Gizarteratzea: gizakiak bere gizarteko elemento soziokulturalak jasotzen dituen prozesua da, bere izaeran barneratzen dituelarik gizartean adaptatzeko.
  • Kultura: giza-talde baten mundua ulertzeko modua, horren arabera eraikitzen den errealitatea, belaunaldiz-belaunaldi transmititutakoa.
Definitzea zaila egin ez zaidan arren, garrantzitsuagoa zein den edo jaio eta lehenago zein ematen den esatea askoz ere zailagoa iruditzen zait, bata ez baita ezer bestea gabe, nolabaiteko nahasketa batean barneraturik daude...